'Naon Tokin' ikuskizunerako sei hitzordu
Dejabu Konpainiaren azken proposamena erabat berritzailea da, eta ikuslea, dramaturgiaren erdigunean kokatzen du. Sei emanaldi egingo dituzte.
Ekainean aurkeztu zuen azken proposamena Dejabu konpainiak: Naon Tokin ikuskizuna. Orduan jende ugari gelditu zen harekin gozatzeko aukerarik gabe. Ikuskizuna emango du berriro konpainiak orain, zehazki, hilaren 9,10 eta 11n, eta 17,18 eta 19an. 50 minutuko iraupena du eta Errenteriako biblioteka zenaren eraikinak hartuko du, ekainean egin zuen bezala.
Narratiba eszeniko berrien bilaketan sakontzeko nahitik abiatuta sortu zuela azken proposamena azaldu du konpainiak: «Ezohiko antzerki proposamena da eta ikuslea dramaturgiaren erdigunean kokatzen du. Interbenitutako eraikin publiko batean zehar ikusleak egingo duen bidaia bat da Naon Tokin. Atrakzio parke tradizionalen bertsio gaurkotua».
Sarrerak salgai daude asteazkenetik Dejabu konpainiak programatu dituen sei emanaldietarako, 8 euroan. Hemen eskura daitezke.