Eskola materiala biltzeko kanpaina abiatu du PSE-EEk
Hilaren 15era arte jasoko dute materiala Herriko Etxean. Boligrafoak, koadernoak, motxilak, estutxeak edo margoak jasoko dituzte, denak berriak.
Txikienen hezkuntza prozesurako ezinbesteko diren hainbat elementu eskuratzeko zailtasunak dituzten familia asko direla Errenterian esan du udalerriko PSE-EEko Idazkari Nagusia den Jose Angel Rodriguezek. Hotrrenbestez, eta gabezia horri erantzun nahian, hamargarren urtez, eskola materiala biltzeko kanpaina abiatu du alderdi sozialistak.
Boligrafoak, koadernoak, motxilak, margoak edota estutxeak jasoko dituzte kanpaina horren bidez azaldu dutenez, hilaren 15era arte. Interesdunek, Herriko Etxera eraman beharko dute materiala (Morrongilleta kalea 12) eta material guztiak, berria behar du izan. Ondoren, Errenteriako Gurutze Gorriari emango diote bilketan jasotako materiala, azken horrek, zaurgarrien diren herriko familien artean bana dezan.
Eskola materialarekin batera, bestelako kanpainak ere antolatzen dituela gogorarazi du PSE-Ek herriko familiei begira; hala, eligagaiak biltzeko edota jostailuak jasotzeko kanpainak antolatzen ditu.