HAPOaren Aurrerakin Dokumentua eta ekarpenak, aztergai
Udalak saio publikoa antolatu du dokumentua eta ekarpenak aztertzeko hilaren 14an. Izena eman behar da aurretik.
HAPOa berritzeko prozesuan Aurrerakin Dokumentua eta horri egindako hainbat ekarpen aztergai izango dira hilaren 14an antolatutako saio publiko batean. Izan ere, hilaren 20an amaituko da dokumentu horri helegiteak egiteko epea, eta aurretik dokumentua sozializatzeko saio irekia antolatu du udalak.
Merkatuzarren izango da, 18:00etan hasita. Dokumentuaren idazketan parte hartu duen Emeseme arkitektura estudioko Santi Peñalbak aurkeztuko ditu agiriaren edukiak. Halaber, ekaina eta uztailean irekitako parte hartze prozesuaren nondik norakoak aurkeztuko ditu Hiritik At Kooperatibak.
Parte hartzeko aldez aurretik izena man beharra dago hemen. Galdetegia betetzeko arazoak dituztenek laguntza eskatu dezakete Zu! Zure Udala zerbitzuaren 943 44 96 00 telefono zenbakira deituta.