Lezo da oraindik eremu horian ez dagoen udalerri bakarra
378ko intzidentzia tasarekin, eremu laranjan jarraitzen du Lezok. Errenteria eta Pasaia 200ko langatik behera daude, eta 260ko tasa du Oiartzunek.
Behera darrai koronabirusaren intzidentzia tasak Oarsoaldean, aurreko asteetako joerari jarraiki. Ostiraletik larunbatera arteko (biak barne) datuak atera ditu argitara Eusko Jaurlaritzak, eta, horien arabera, 18 izan dira eskualdean hautemandako PCR positiboak joan den asteburuan.
Azken hiru egunetako zifra handiena Errenteria-Oreretan zenbatu dute, 9 izan baitira kutsatuak bertan; horren atzetik da Pasaia, 5 kasurekin. Hiru astean hiru multzotan behera egin du Oiartzunek larritasun eremuari dagokionez, gorritik horira, hain zuzen. Udalerri hura da asteburuan kutsatze gutxien izan dituena, bakarra hauteman zutelarik larunbatean.
Lezo da, oraindik, zonalde horira jaitsi ez den udalerri bakarra, 300ko langatik gora, laranjan jarraitzen baitu. Joan den ostiraletik gaur arte ez da tasa aldatu, baina orain arteko joera mantenduko balu, pentsa liteke egun gutxi batzuetan Oarsoaldea horiz tindatuko duen azken herria izango dela hori.
Honakoak dira azken egunetako datuak:
- Errenteria-Orereta: Tasa: 147 (asteburua hasi aurretik 164koa zen) Kutsatuak: 9 (astelehenetik ostegunera 12 izan ziren). Ostirala-larunbata-igandea: 3-4-2.
- Oiartzun: Tasa: 260 (asteburua hasi aurretik 309koa zen) Kutsatuak: 1 (astelehenetik ostegunera 5 izan ziren). Ostirala-larunbata-igandea: 0-1-0.
- Pasaia: Tasa: 185 (asteburua hasi aurretik 227koa zen) Kutsatuak: 5 (astelehenetik ostegunera 10 izan ziren). Ostirala-larunbata-igandea: 1-3-1.
- Lezo: Tasa: 378 (asteburua hasi aurretik 378koa zen) Kutsatuak: 3 (astelehenetik ostegunera 4 izan ziren). Ostirala-larunbata-igandea: 0-3-0.