Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

[Bideoa] Euskara ez dakitenengana hurbiltzeko ahalegina egingo dute euskaltegiek

Antxoko 'Txirrita' AEKn eta Trintxerpeko Udal euskaltegian izena eman daiteke jada. Diru laguntza bereziak abiarazi dituzte Pasaitarrek euskara uler dezaten.

Gaur goizean aurkeztu dute, Antxoko Gure Zumardian, datorren ikasturteko matrikulazio kanpaina.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/09/07

Gaur goizean aurkeztu dute, Antxoko Gure Zumardian, Pasaiako euskaltegien datorren ikasturterako matrikulazio kanpaina. Gonbidapen berezia egin diete aurten zentroetako arduradunek euskara ulertzen ez dutenei, lehen urratsa ematera anima daitezen.

“Pasaia arigune bihurtzeko” ahaleginarekin bat egin dute, topaketan, Loreto Osa Euskara zinegotziak, Antton Cuadrado hizkuntza-normalizazioko teknikariak eta Jaione Urruzola euskara teknikariak. Euskaltegien izenean mintzatu dira Udane Migeltorena, Txirrita AEK-ko zuzendaria, eta Susana Garro, udal euskaltegiko zuzendaria. Karmengo Ama eta Pasaia-Lezo Lizeoa ikastetxeetako zuzendari Juncal Olaizola eta Edurne Urkiola ere bertan izan dira, eta baita Raquel Dominguez Laurak Bat elkarteko zuzendaria ere.

Bilkurako lehen agurra Osak egin du, Hazlo tuyo! lelopean, bi euskaltegiekin elkarlanean, udalak diseinatu duen matrikulazio kanpaina aurkezteko. Antxoko AEK nahiz Trintxerpeko udal euskaltegian izena emateko epea zabalik dela iragarri du, eta gonbidapen berezia egin nahi izan die pasaitarrei “euskara ulertzera behintzat” irits daitezen.

Euskara ikasteko diru laguntzak
Horretan laguntzeko, hainbat diru laguntza abiarazi ditu udalak. Zailtasun ekonomikoak dituztenek ez ezik, euskara ulertu ez eta hastapen ikastaro batean izena ematen dutenek, esate baterako, %20 bakarrik ordaindu beharko dute ikasturte hasieran, eta eskola orduen %85etik gora joanez gero, kopuru hori ere itzuliko litzaieke ikasturtea bukatzean.

Aipatutakoarekin batera, aurreko urteetako ikastaro berezien eskaintza bere horretan mantenduko da, besteak beste, mintzamena lantzeko ikastaroak, herriko merkatarientzat zuzenean diseinatutakoak, langabetuentzako ikastaro trinkoak edota euskara online ikastekoak. Horien guztien gaineko informazioa euskaltegietara bertaratuta edo deituta eskura daiteke, honako bide hauetatik:

  • Trintxerpeko Udal euskaltegia: Euskadi etorbidea, 61. Telefono zenbakia: 943 00 43 40. Posta elektronikoa.
  • Antxoko AEK Txirrita euskaltegia: Zumalakarregi, 9. Telefono zenbakia: 943 52 55 45. Posta elektronikoa.

Euskara dakitenek ere jar dezakete euren hondar aletxoa aurtengo ahaleginean, postal horiek hartu eta beste norbait euskara ikastera gonbidatuz. Gonbidapen horiek etxeetako buzoietan uzteaz gain, ikastetxe eta merkatarien bidez ere zabalduko dituzte. Bideo bat ere osatu dute aurtengo berritasunen berri emateko; honakoa da:

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.