2021/9/8

[Galeria] Ustez arma bat zuen gizon baten mehatxuagatik Antxo hesitu dute

Suzko arma bat zeraman gizona balkoi batean hauteman dutela jakinarazi dute hainbat bizilagunek. Hainbat kale lokarriz hesitu ditu Ertzaintzak.

ibargain zortzi urte

Zortzi urte arteko ikasle berriek ez dute Ibargainen ordaindu beharko

Musika eskolan hasten diren 8 urte arteko haurrek ez dute ezer ordaindu beharko. Urriaren 20ra arte egongo da irekita matrikulazio epea.

Herriko bi euskaltegietako ordezkariak Itziar Ostolazarekin bateramatrikulazio kanpaina aurkezteko agerraldian.

Begirada ezberdina delako euskararen antiojoekin

Errenteriako Udal Euskaltegiak eta Xenpelar AEK Euskaltegiak ikasturte berriko matrikulazio kanpaina aurkeztu dute; hilaren 23an eta 30ean amaituko da epea, hurrenez hurren.

Atlantikaldiaren zortzigarren ekitaldia aurkeztu dute.

Hiru agertoki eta hemezortzi musika emanaldi Atlantikaldiaren zortzigarren ekinaldian

Musika letra larriz eskainiko du Atlantikaldiak aurten ere, ez da zalantzarik. Musikari handiekin osatu dutela kartela eta artisten aukeraketan aniztasuna bilatu dutela azaldu dute. Hilaren 23tik 26ra izango da.

Oiartzungo Turismo Bulegoa

Oiartzungo Turismo Bulegoak 2.271 bisitari izan ditu udan

Azken urteetako bisitari kopururik handiena izan du Oiartzunek 2021eko udan. Kulturabirusak eta Urdiñola irekitzeak zerikusia izan dute horretan.

Azken txanpan sartu da Josetxo Etxandi pilota txapelketa

Federatu mailetako ia final guztiek badituzte partaideak; maila herrikoian, final-laurdenetako partidak jokatuko dituzte gaur eta ostirala artean.

Barruti guztietan lur hartuko du aurten emakumeentzako Jabetze Eskolak

Gune berriak sortuko dituzte, besteak beste, zoru pelbikoa lantzeko tailerra, harreman afektiboetan arakatzeko saioa, eta emakume korrikalariak batzeko.

'El Conquis'-eko Yancik "euskararekiko motibatu" ditu Lizeoko ikasleak

'El conquistador del Caribe' abenturazko saioaren finalista oreretarra Pasaia-Lezo Lizeoan gelaz gela ibili da gaur goizean.

Talentu teknologikoa sustatzeko bi diru laguntza eman dituzte

Oarsoaldea Garapen Agentziak, aldundiak lagunduta, 7.000 eta 5.500 eurorekin finantzatu ditu Axier Uriberen (lehena) eta Pablo Alagon eta Gorka Arzanegiren (bigarrena) proiektuak.

Mikel Arostegik ez du San Pedroko entrenatzaile karguan jarraituko

Esker ona adierazi dio arraun elkarteak prestatzaileari, taldean emandako hamaika urteetako "dedikazio, konpromiso eta profesionaltasun osoagatik".

Gehiago