Asteburu osoan, COVID-19agatik hamabi kutsatu Oarsoaldean
Errenteria-Oreretan tasa 100dik beherakoa da jada. Lezon ez da kutsaturik hauteman ostiraletik igandera. Oarsoaldea osoan 12 positibo izan dira asteburuan.
Erabat lausotzen ari da Oarsoaldeko lau herrietan COVID-19aren bosgarren olatua. Asteburu osoan, lau herrietako positiboen batura hamabi kasukoa izan da: zazpi Errenteria-Oreretan, hiru Oiartzunen eta bi Pasaian. Lezon ez da kutsaturik izan. Aurreko asteburuan (hilaren 3tik 5era) hemezortzi izan ziren Oarsoaldean eritasuna hartu zutenak.
Datu horien, eta aurreko egunetakoen ondorioz, tasek beheranzko joera indartu egin dute. Adibidez, Errenteria-Oreretako 100.000 biztanleko tasa 100dik beherakoa da.
Atzoko datuak oinarrian, honakoa da lau herrien egoera zenbakietan.
- Errenteria-Orereta. Tasa: 99 (hilaren 5ean 147koa zen). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 2-3-2.
- Pasaia. Tasa: 99 (hilaren 5ean 185koa zen). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 1-0-1.
- Oiartzun. Tasa: 125 (hilaren 5ean 260koa zen). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 2-1-0.
- Lezo. Tasa: 131 (hilaren 5ean 378koa zen). Kutsatuak (ostirala-larunbata-igandea): 0-0-0.