Harrobiaren ikasturte hasiera atzeratu du Hibaikak
Kadeteen entrenamendu ordutegia aldatu du, eta astelehen, asteazken eta ostiraletan 17:30etik 19:30etara arituko dira.
Arraun denboraldian data aldaketa egin du Hibaika Arraun Elkarteak harrobiko taldeei dagokienean. Hala, aste honetan hasi behar bazuen ere, hilaren 22ra atzeratu du elkarteak (asteazkena). Arrazoia, arazo teknikoa izan duela klubak izan da. Gainera, kadeteen entrenamendu ordutegia aldatu du, eta astelehen, asteazken eta ostiraletan 17:30etik 19:30etara arituko dira. Haien entrenatzaileak Zuriñe Alberdi eta Jon Morillo izango dira.
Alebin eta Infantilen ordutegia aurreko astean jakinarazitakoaren arabera mantendu du klubak: astelehen, asteazken eta ostiraletan izango da entrenamendua, 17:00etatik 18:30era.