OzZinema sorpresarekin dator
Udako zinema zikloa amaituta, areto barruko emanaldien denboraldi berriari ekingo dio OzZinema zineklubak bihar.
Udako zinema zikloa amaituta, areto barruko emanaldien denboraldi berriari ekingo dio OzZinema zineklubak bihar. Itzulera sorpresarekin egingo du, ez baitu jakinarazi zein pelikula aukeratu duen ikasturte berria hasteko. Hala ere, aurreikusi daiteke ez dituela ikusleak epel utziko, ez diela hutsik egingo, eta horren bermea, urteetan antolatutako eskaintza paregabea da.
Arrisku apur bat eskatzen du beraz, OzZinemaren eskaintzak, pantaila aurrean esertzea ikusiko dugunaren aurreko berririk izan gabe. Hitzordua 19:30ean da Niessen zinemetako bigarren aretoan eta sarrerak salgai daude 4 euroan.
Bi pista ere eman ditu OzZinemak biharko film protagonista zein den asmatzen saiatu nahi dutenei begira: Aukeratutako filma ez da kartelean azaltzen, eta Europakoa da.