Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Banda eta txistu doinuak elkarren eskutik helduko dira Lekuona Fabrikara

Euskal Herriko bi talderik zaharrenetakoek, EMKE Musika Bandak eta Donostiako Udalaren Txistulari Bandak bat egingo dute euskal musika eta doinuarekin larunbatean.

Gaur aurkeztu dute kontzertua.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/09/14

Euskal Herriko bi talderik zaharrenetakoek, EMKE Musika Bandak eta Donostiako Udalaren Txistulari Bandak bat egingo dute euskal musika eta doinuarekin larunbatean. Aurretik emanaldi bera eskaini zuten Donostiako Trinitate plazan aurreko larunbatean, eta orain, Lekuona Fabrikak hartuko du emanaldia. Gainera, Errenteriako Udal Txistulari Banda eta Ereintzako txistulariak gonbidatu izango dituzte kontzertuan.

Gaur eman dute kontzertuaren berri Josu Mitxelena EMKEren presidenteak, Alain Aierdi zuzendariak, Jon Ansorena Donostiako txistularien ordezkariak,  Joxe Mari Oiartzabal zuzendari eta konpositoreak, eta Maite Gartzia Kultura zinegotziak.

Larunbatean izango da kontzertua, 20:00etan eta emanaldiarekin “gogo bikoitza” aseko duela bandak esan du Mitxelenak: “Txistulariekin zer edo zer egiteko gogoa genuen, eta Donostiako taldea da aktiboenetako bat. Plazera da haiekin batera aritzea, parekotasunak baditugulako, berritasunak asmatu nahian gabiltza gu eta beraiek. Bestetik, banda osorik izango da kontzertuan lehenengoz Lekuona Fabrikan jotzen”. Fabrikak eskaintzen duen “akustika bikaina” nabarmendu du Mitxelenak. Alain Aierdi EMKEren zuzendaria izango da kontzertuaren zuzendari artistikoa.

Aierdik eman ditu kontzertuaren gaineko zehaztapenak. EMKE Musika Bandak hasiko du kontzertua Antonio Peña y Goñiren Donostia pasodoblearekin; une horretatik aurrera elkarrekin ariko dira bi taldeak. Pablo Sorozabalen Gabiltza kalez kale musika lana interpretatuko dute lehenik, “guztiok kalean lasai eta seguru ibiltzeko dugun desioa adierazteko doinua”. Jarraian Idiarena eta Brakaman minuetoa eskainiko dituzte musikariek. Antxineko abestijak doinu suitea eta Txori kantak bals bariazioduna izango dira. Programa amaitzeko Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen 50. urteurrena gogoraraziko duen pieza suitea eskainiko dute musikariek. Jose Mari Oiartzabal musikari andoaindarrak pailazoen doinuetako batzuk aukeratu eta musika bandara egokitu ditu; horietako batzuk entzuteko aukera izango da larunbateko kontzertuan. Zati hori, Oiartzabalek zuzenduko du.

EMKEri eskerrak eman dizkio bere aldetik Ansorenak: “Eskura etorri zaigun proposamena eta programa izan da, eta beti gaude desiatzen eragile ezberdinekin aritzea. Donostia musikaz janztea da txistularion helburua, Donostian ez dugu musika bandarik eta plazera da Errenteriako Musika Bandarekin aritzea”. Lekuona lehenengoz bisitatuko dute Donostiako txistulariek.

Eskerrak eman dizkie Oiartzabalek ere EMKEren Musika Bandari eta txistularien taldeari, “aukeragatik; 30 urte kendu dizkidazue soinetik proposamen honekin”. Errenteriako Musika Bandaren kalitatea goratu du Oiartzabalek, “ikaragarrizko maila du bandak, hobekuntza izugarria da; Donostiako txistulariek beste hainbeste”.

Zoriondu egin ditu Musika Banda, Donostiako Udalaren Txistulari taldea, eta Errenteriako udal txistulari taldea Gartziak bere aldetik, “lan handia dago kontzertu honen atzean eta gogoz gaude gozatzeko”. Gogora ekarri du, gainera, kontzerturako gonbidapenak eskuratzea ezinbestekoa dela: online edo Lekuona Fabrikan jaso daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.