Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Lekuonarekin "anbizio falta" egotzi dio gobernu taldeari PSE-EEk

Lekuona Fabrika hizpide izan du PSE-EEk beste behin ere. Agerraldia egin dute Fabrika berriaren aurrean, ateak zabaldu eta 100 egunera haren funtzionamendua eta kudeaketaren gaineko balantzea egiteko.

Isaac Palencia PSE-EEren bozeramailea.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/09/16

Lekuona Fabrika hizpide izan du PSE-EEk beste behin ere. Agerraldia egin dute Fabrika berriaren aurrean, ateak zabaldu eta 100 egunera haren funtzionamendua eta kudeaketaren gaineko balantzea egiteko. Isaac Palencia bozeramaileak Lekuona erreferente bat bilakatzeko “anbizio falta” egotzi die EH Bildu eta Elkarrekin Errenteriari. Horren oinarrian, fabrika berriak ez duela kultur programazio nahikorik programatzen jarri du Palenciak, “erreferentea izateko kultur programazio askotarikoa, dinamikoa eta kalitatezkoa behar du, eta horretarako, ezinbestekoa da plan estrategiko bat izatea eskaintza fabrika osoaz gozatzea ahalbidetuko duena, lurraldearen erreferente bilakatuz eta beste kultur eragile eta instituzioekin sinergiak sortzeko”.

Palenciaren esanetan, alderdi sozialistaren kezka hori hainbat bizilagunek ere partekatzen dute, “bizilagunek harrituta galdetzen digute nola litekeen 6 urteko atzerapenarekin zabaldu eta 12 miloi euro kostatu den kultur zentroak hain ibilbide exkaxa eduki izana lehen hiru hilabete eta erdian. Lekuona inauguratu eta bi egunera, gobernu taldearen esanetara jarri zen gure alderdia proiektua edukiz eta anbizioz betetzeko lanean hasteko. Asteburutan itxita egotea ezin dugu ulertu, ezta udal web orrian bere atal berezitua ez izatea ere”.

Haien proposamenari esker asteburuetan Lekuonak ateak zabaltzea lortu dutela dio Palenciak, eta horren gainean ere kritiko azaldu da PSE-EEren bozeramailea, “asteburuetako zerbitzua azpikontratatu egin dela jakin dugulako”. Azpikontratazioaren gainera, atzera begira jarri da, eta TAO eta garabi zerbitzuaren publifikazioa ekarri du gogora, “argi dago aitzakia izan zela zerbitzuak publifikatzeko konpromisoa TAO eta garabi zerbitzuko langileak kaleratzeko. EH Bildu eta Podemosek zerbitzuak pribatizatu baino ez dituzte egin-eta ordutik”.

Programazioari dagokionean, Lekuona Fabrikako auditorioari —Sorlekua—dagokionean “hutsa” izan dela zabaldu zenetik salatu du, “Atlantikaldia  eta musika bandaren kontzertuez harago ez da ezer programatu bertan”. Programatzekjo beharra eta instituzio arteko harremana lehen lerroan jarri ditu Palenciak, “garrantzitsuak dira biak Errenteriara erreferenteak diren ekintzak ekartzeko: Musika Hamabostaldia, Zinemaldia, Jazzaldia, edo Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea; ez soilik kultur agendan egoteko, baizik eta Lekuonari merezi duen maila altua emateko ere”.

Programatzaileei erantzun

Herritarrak kexu dira Palenciaren hitzetan, baina ez horiek bakarrik, kultur programazioaz arduratzen direnak ere kezkatuta omen daude, “ezin dute programaziorik egin Lekuonako auditorioan, ezta herriko eragileek ere, ez dagoelako datarik, ateak itxita dituztelako. Garrntzitsua da horiei ere ateak zabaldu eta programazioa aberastea”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.