Zundaketak hasi dituzte Pontikan
Pontikako aparkaleku proiekturako beharrezkoa da zundaketa horiek egitea.
Eremu horretan egingo dute aparkaleku eraikin berria. Argazkia: Herri Bizia Pontikako aparkalekuak eraikitzeko lurzoruaren kalitatea aztertzeko zundaketak hasi dituzte. Horren harira, hainbat laginketa egingo dituzte datozen egunetan.
Azterketari esker, eraikinak behar duen zimendu egokia zehaztu ahal izango da.
