50 urteko elkarbizitza omenduko du udalak
Bertan parte hartzeko, izena eman behar da hilaren 20tik (astelehena) urriaren 3a arte, 943 44 96 11 telefono zenbakira deituta edo posta elektronikora mezua bidalita.

Berrogeita hamar urteko elkarbizitza bete duten bikoteei urtero madalenen barruan egiten zaien omenaldia egin egingo du udalak aurten. Madalenik ez da izan, baina omenaldiari tartea egingo dio udalak urriaren 23an. Bertan parte hartzeko, izena eman behar da hilaren 20tik (astelehena) urriaren 3a arte, 943 44 96 11 telefono zenbakira deituta edo posta elektronikora mezua bidalita.
Azalpenak orduan emango dituzte.