Beste behin arbuiatu ditu alkateak Andonaegi jauregiko pintaketak
Ez da lehen aldia Izaskun Gomezek halako jokabideak publikoki salatu dituena. "Eraikina hondatzen dute, eta pasaitar guztiona den ondarea kaltetu".
Pasaiako alkate Izaskun Gomezek publikoki gaitzetsi ditu, beste behin ere, Trintxerpeko Andonaegi Musika Eskolako fatxadan agertu diren pintaketak. Otsailean halako hainbat grafiti estali zituzten udaleko langileek.
Udalburuak adierazi du halako ekintzek “eraikina hondatu”, ez ezik, “pasaitar guztiona den ondarea kaltetu” ere egiten dutela.
