Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Erreportajea] Ondarea, eskutik eskura

Oiartzungo Luberri museoan itsuei egokitutako bisita gidatu bat egingo dute bihar. Milaka milioi urteko bidaia geologiko bat egingo dute bisitariek, besteak beste, fosilak ukituz.

Ane Sedano Luberri museoko gida eta geologoa, pieza bat ikusten, Luberri museoan, Oiartzunen.
Aizpea Amas Agirre
Oiartzun
2021/09/17

Oiartzunen dagoen Euskal Herriko Geologia Museoa da Luberri. Milaka milioi urteko bidaia egin
dezakete bisitariek han, Euskal Herrian jasotako fosil, arroka eta mineralen artean. Normalean, fosil horiek kolore, forma, ehundura eta tamaina ikusiz bereizten dituzte bisitariek, baina, oraingo honetan, horiek hautemateko beste eskaintza bat egingo die museoak erabiltzaileei. Izan ere, bihar, itsuentzako bisita gidatua antolatu du, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.

Ane Sedano museoko langile eta geologoak murgilduko ditu bisitariak bidaia horretan, eta egun hauetan bisita gidatua nola egokitu prestatzen ari da. Museoak sarrera txiki bat eta bi areto ditu erakusketa iraunkor banarekin. Horiek ikusten dituzte bisitariek Sedanoren konpainian: “Nik hitz egin eta piezak erakusten dizkiet, eta haiek, ikusi eta entzun”. Kasu honetan, ordea, batik bat entzumen eta ukimenaren bidez azalduko dizkie gidak bisitariei Euskal Herriko historia geologikoa eta Aiako Harrien eta Pasaiako badiaren sorrera. Sedanoren arabera, hein batean, “pribilegiatuak” izango dira, inork aurretik ez baitu museoan dauden piezak ukitzeko aukerarik izan.

Bisitariek garai ezberdinetan egon diren askotariko fosilak ukituko dituztela zehaztu du geologoak: “Landareak ukitzen badituzte, konturatuko dira lurra zegoela. Lur horretan, ordea, koral fosilizatuak aurkituz gero, esan nahi du ur azpian zegoela, eta ur tropikalak zirela, gainera, korala baitago”.

Ukimena, informazio iturri

Ukimenaren bidez informazio asko jaso daitekeela nabarmendu du Luberriko kideak. Esaterako, forma eta tamaina bereiziz. Kasu horretan, “mineralen formak landu daitezke, nola hazten diren, forma bereziak sortzen dituztela nahiz eta labana batekin moztutakoak diruditen…”. Hori frogatzeko, kristal batzuk ukitzeko aukera izango dute bisitariek. Ehundura sumatuz ere beste zenbait kontzeptu jaso daitezkeela gaineratu du. “Esaterako, uharriak, ibaietatik garraiatzen diren arroka borobilak. Horiek garraiatzeko ur energia oso handia behar da”. Aitzitik, beste arroka batzuk buztina bezalakoak dira, oso leunak: “Kasu horretan, horiek ez dira garraiatzen. Ura geldirik dagoenean pausatuz joaten da hautsa”. Tamainaren bidez ere pieza ur epelagokoa edo hotzagokoa den jakin daitekeela azaldu du.

Sedanok ele bitan eskainiko du bisita, eta ordubete ingurukoa izango da. Geologoaren esanetan, oro har, bisitarien jakin-minera eta interesetara moldatzen saiatzen da, eta, alde horretatik, bisitak ez daude itxiak, “pertsona bakoitza mundu bat baita”. Biharkoa ere adinaren arabera edo gustuen arabera moldatuko duela esan du. Euskal Herrian jasotako fosilik zaharrenetako batzuk daude Luberrin.

Sedanok jakinarazi duenez, bi pieza dituzte 1.000 eta 1.200 milioi urte dituztenak. Gipuzkoako fosilik zaharrenaren bizileku ere bada museoa: 350 milioi urteko fosil batena. Amonite bilduma erraldoi bat —”oso ondo kontserbatutakoa”—, Iberiar penintsulan topatutako Mosasauro hezur bakarra eta Euskal Herriko landarerik zaharrenak ere Luberrin daude. Pieza horiez gain, inguruaren balio geologikoa nabarmentzen dutela argitu du museoko gidak: “Euskal Herrian, garrantzitsuena da batik bat gure inguruan daukaguna: Aiako Harritik Pasaiako badiarako lerro zuzen horretan dagoen geodibertsitatea oso berezia da mundu mailan, baita Debatik Miarritzeraino [Lapurdi] zabaltzen den flysha ere. Euskal Herria eta inguru hau, bereziki, oso esanguratsuak dira”.

Itsuei egokitutako bisita batgidatuko duen lehen aldia izango da geologoarentzat. Biharkoa ondo ateratzen bada itsuei egokitutako bisita gidatuak eskaintzen jarraituko dutela aurreratu du: “Noizbehinka egin daitezke, hilabetean behin edo bi hilabetean behin, adibidez”. Azken finean, museoaren helburua “bertan dagoen ondare geologikoa kontserbatu eta zabaltzea” dela nabarmendu du, baita dibertsitate funtzionala dutenei ere.

Irisgarritasuna helburu

Hain zuzen ere, Ondarearen Europako Jardunaldietan inklusioa jorratuko dute aurten, eta kultur ondarea denentzako irisgarri izatea izango da helburua. Gipuzkoako Diputazioak eta Europako Batasunak lankidetzan antolatzen dute jardunaldia, eta 140 jarduera prestatu dituzte Gipuzkoako 31 udalerritan, irailetik azarora.

Horietako bat da Luberriko bisita gidatua, eta, Sedanoren iritziz, halako egitasmoak oso aproposak dira museoa ezagutarazteko. “Jende askorengana iristeko aukera ematen dute, eta urtero gai baten inguruan zerbait egitea ere oso ondo dago”.

Bisita gidatua goizeko hamaiketan hasiko da, eta doakoa da. Aurretik, ordea, izena eman behar da. Horretarako, 943-26 05 93 telefono zenbakira deitu edo luberrimuseoa@gmail.com-era idatzi behar da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.