Biziarteko espetxe zigorraren kontrako aldarria, Euskal Herriko plazetara
Errenteria-Oreretan 13:00etan izango da elkarretaratzea Herriko Plazan eta Sarek bertan parte hartzera deitu ditu herritar guztiak.
Biharko mobilizazioa deitua zuen Sare Herritarrak Arrasaten. Biziarteko kartzela zigorra bertan behera uztea eskatzea zuen helburu protestak, euskal presoei ezartzen zaien salbuespen legediarekin amaitzea eskatzea finean. Egun, 15 preso inguru daude, Sare Herritarrak emandako datuen arabera, 40 urteko espetxe zigorrak betetzera kondenatuta.
Biharko deitutako protesta hori bertan behera utzi du Arrasaten, azken egunetan iniziatiba jasaten ari den presio mediatiko eta politikoa medio. Horren ordez, protesta, Euskal Herriko plaza guztietara eramango du bihar eguerdian Sarek Bizi osorako zigorrik ez! Giza eskubideak, elkarbizitza, konponbidea! lemapean.
Errenteria-Oreretan 13:00etan izango da elkarretaratzea Herriko Plazan eta Sarek bertan parte hartzera deitu ditu herritar guztiak.