Elkarren segidako bosgarren egunez, kutsaturik ez Lezon
Oarsoaldeko herrien artean eremu berdean dagoen bakarra Lezo da. Azken bost egunetan ez dute COVID-19 kasurik hauteman bertako bizilagunen artean.
Hobera jarraitzen du Lezoko koronabirusaren kurbak azken egunotako datuekin. Joan diren bost egunetan (ostegunetik astelehenera, bi horiek barne) ez dute kasu positibo bat bera ere hauteman lezoarren artean egindako PCR probetan.
Zifra horiek, 32,89ko tasa metatuarekin, eremu berdean kokatu dute udalerria. Izan ere, Lezo da, gaur-gaurkoz, Oarsoaldean ez ezik baita Bidasoko herrien artean ere, zonalde berdean den herri bakarra, eta beraz, tasa baxuena duena.