Begiraleak behar ditu Lezoko Kuadrillategik
Urrian hasiko da gazteen artean euskararen erabilera lagun giroan bultzatzeko egitasmoa. EGA edo C1 ziurtagiria dutenek eman dezakete izena begirale izateko.
Urrian da hastekoa dira Kuadrillategikoak 2021-2022 sasoiarekin. Gazteak jada ari dira izena ematen. Edonola ere, egitasmoko begirale izateko plazak daudela adierazi du Lezoko Udalak, eta lan eskaintza argitaratu dute.
Begirale izan nahi dutenek EGA edo C1 mailako euskara ziurtagiria izan beharko dute. Baldintza horiek betetzen dituztenek, haien curriculumak bidal ditzakete posta elektronikoz.