Atzo, koronabirusagatik kutsaturik ez Oarsoaldean
Hilabeteak atzera egin behar da kutsaturik izan ez den beste egun bat aurkitzeko. Lezon sei egun segidan daramate positiborik gabe.
COVID-19aren datuetan albiste baikorra atzokoa: Oarsoaldeko lau herrietan ez zen kutsaturik izan. Hilabeteak atzera egin behar dira horrelako datu baikorra aurkitzeko. Nabarmentzekoa da Lezoko kasua: sei egun segidan daramate han positiborik atzeman gabe.
Kasuen apaltzeak ondorio zuzena izan du herrietako tasetan. Lezoko 100.000 biztanleko indizea 16an jarri da, Pasaiakoa 65ean, Errenteria-Oreretakoa 82an, eta Oiartzungoa 135ean.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur zabaldu ditu datu horiek eta beste asko, txostenean, atzoko datuetan oinarrituta.