'Sing Street' filma emango dute ostiralean Meipiko plazan
Kaleko zinema saioa 22:00etan hasiko da, eta ez da gonbidapenik beharko bertaratu ahal izateko, harik eta leku guztiak bete arte.
Sing Street, John Carney irlandar zinema zuzendariaren komedia dramatikoa, datorren ostiralean emango dute, 22:00etan hasita, Donibaneko Meipi auzoko plazan.
Jai Batzordeak antolatutako kaleko zinema saioaz gozatua hartzeko ez da gonbidapenik beharko, harik eta leku guztiak bete arte. Antolatzaileek ohartarazi dute, jarduera kalean izanik, eguraldiak lagunduko ez balu, bertan behera geldituko litzakeela zinema saioa.