Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Asteklima, klima aldaketaren gainean gogoetatzeko

Asteklima iniziatibarekin bat egin du Errenteriako Udalak, eta horren barruan, klima aldaketaren gaineko hausnarketa sustatzeko hainbat ekintza antolatu ditu.

Bengoetxea, Del Amo eta Ferradas.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/09/23

Asteklima iniziatibarekin bat egin du Errenteriako Udalak, eta horren barruan, klima aldaketaren gaineko hausnarketa sustatzeko hainbat ekintza antolatu ditu. Horien berri, gaur goizean eman dute Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak, Eneko del Amo Hirigintza zinegotziak eta Niko Bengoetxeak Iraunkortasun udal teknikariak.

Asteklimaren helburua,  herritarrak ezinbesteko trantsizio energetiko eta klimatikoaren gainean kontzientziatu eta mobilizatzea da, eta 62 udalerritan 150 jardueratik gora egingo dituzte horrekin lotuta. Errenteria-Oreretan, hilaren 27an, astelehenarekin egin dute lehenengo hitzordua Klima aldaketaren eragin sozial eta politikoa hitzaldiarekin. Trantsizio ekologikorako eta Erronka Demografikorako Batzordeko lehendakari Juantxo Lopez de Uralde izango da hizlaria, eta gizarte kontzientziaren aldaketak aztertuko ditu, baita egungo klima krisiak zer mugimendu politiko eta legegile eragiten dituen ere. Jose Luis Caso aretoan izango da hitzaldia, Merkatuzarren, 19:00etan hasita.

Erakusketa ere antolatu dute udaletxeko arkupeetan, Klima aldaketari aurre lelopean. Hilaren 29tik urriaren 1era arte izango da zabalik, eta 18 muraletan barrena klima aldaketaren nondik norakoak azalduko ditu: eragileak, eraginak eta irtenbideak. 10:00etatik 13:00etara izango da ikusgai eta teknikari bat arituko da bertan gerturatzen direnei azalpenak ematen. Urriaren 6an Bertan kasu egin, edo banoa antzezlana taularatuko du Trokolo konpainiak. 15 urtetik gorakoentzat begirakoa da eta emanaldia Niessen auditorioan izango da, 18:00etan sarrerak online eta Niesseneko leihatilan eskuratu ahal dira.

Azken hitzordua, urriaren 15ean izango da, eta ordurako, Ibilgailu elektrikoak eta mugikortasun iraunkorrerako aukerak tailerra antolatu dute. Gaur egun merkatuan dauden  ibilgailu elektrikoen ezaugarri, kontsumo, salneurri, kargatzeko errekerimendu eta bestelako alderdiei buruzko informazioa emango du, baita mugikortasun iraunkorrerako beste aukera batzuen gainekoak ere. Tailerra 18:00etan izango da Reina aretoan. Parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea posta elektronikoz edo 628 53 22 48 telefono zenbakira deituta.

Ez da berria Errenterian energia eta klima aldaketaren gaineko lanketa. 2012an alkateen ituna sinatu ostean, 2015ean Energia Iraunkorreko Ekintza PLana onartu zuen udalak 2020rako berotegi efektuko gasak %20 murriztu asmoz 2007 urtearekiko. Horrekin batera, 2015ean Nazio Batuen Compact of Mayors iniziatibarekin bat egin eta 2019an, Klima aldaketara egokitzeko Errenteriako plana onartu zuen.

Aurten gainera, Klima eta Energia Iraunkorrerako Ekintza Planaren osaketari ekin dio udalak lurraldea —lurzoruaren okupazioa eta erabilerak—, mugikortasuna —jendearen eta merkantzien fluxua—, ekonomia zirkularra — kontsumoa eta hondakinen kudeaketa— eta energia —aprobetxamendua eta sorkuntza— arloetan eragin asmoz.

Deia ere egin diete herritarrei; “izan ere, norberak bere eguneroko ohituretan aldaketa txikiak eginez, planetaren eta bertan bizi garenon ongizatearen aldeko urratsak egingo ditugu”.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.