Tomas Garbizu Musika Eskolak urrian zabalduko du izena emateko epea
Urriaren 4an zabalduko du herriko musika eskolak hastear den ikasturterako izen ematea, urriaren 22ra arte. Eskolara joan behar da apuntatzeko.
Tomas Garbizu Lezoko Udaleko Musika Eskolak urriaren 8tik 22ra izango du zabalik 2021-2022 ikasturterako izen emate epea. Interesdunek eskolatik pasatu behar dute apuntatzera, astegunetan, 16:30etik 20:00etara. Informazio gehiago nahi dutenak aurrez pasa daitezke, ordutegi horretan, eskolatik. Bestela, posta elektronikoa prest dute lezoarren ekarpenak eta zalantzak jasotzeko.
Haurrentzako eta helduentzako eskaintza dute herriko musika eskolan. Hala, ohiko ikasgaiez gain, musika tresnen ikasketen aukeran jarri dute azpimarra eskolakoek. Honakoa da eskaintza
Ikasle helduentzat
- Tresnak: trikitixa, pianoa, klarinetea, saxofoia, txistua, flauta, perkusioa, biolina, biola, biolontxeloa, akordeoia, tronpeta, gitarra, baxu elektrikoa, bateria, atabala, ukelelea, ukelele jazz, darbuka, tronboia, tuba, bonbardinoa, txalaparta, dultzaina, alboka eta panderoa.
- Beste gaiak: talde instrumentalak (konboak, folk, rock eta bestelakoak). Musika elektroniko eskolak badaude, eta ganbera musika eta errepertorioa ikasgaiak ere.
- Musika hezkuntza helduentzat (75 urtetik gorakoentzat ere).
- Musikoterapia, behar bereziak dituzten haurrekin.
- Musika hezkuntza goiztiarra (1-3 urte bitarteko haurrekin).
Haurrentzako eskaintza honakoa da
- Tresnak: txalaparta, dultzaina, alboka, panderoa, darbuka, tronboia, tuba, bonbardinoa.