Azken bi egunak Pasaiako Jabetze Eskolan izena emateko
Hilaren 25ean bukatuko da epea Pasaiako emakumeen ikastaroetan inskribatu ahal izateko. Gune berriak izango dituzte aurten.
Hilaren 25ean, larunbata, bukatuko da epea Pasaiako Jabetze Eskolaren (PJE) barruan antolaturiko saioetan izena eman ahal izateko. Barruti guztietan antolatu dituzte aurten, estreinakoz, tailer eta jarduerak; horiei buruzko informazio zabalagoa esteka honen bidez irakur daiteke.
Espazio eta gune berriak izango dira aurten PJEn, kasu: zoru pelbikoa lantzeko; sormena garatuz osatu eta indartzeko; tratu onak abiapuntu izanda harreman afektiboetan arakatzeko; eta emakume korrikalarien taldea.
Eskaintzari buruzko informazio zehatze eta izen emateak, hemen.