Diru laguntzak, berdintasuna sustatzeko lan egiten duten erakundeentzat
Emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzearen alde lanean diharduten gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeentzako diru laguntzak martxan dira.
Pasaiako Udalaren Berdintasun Arloak diru laguntzak eskatzeko epea ireki du, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzearen alde lanean diharduten gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeentzat. Eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 13a izango da.
Eskakizunak aurkezteko orduan, hainbat agiri eraman beharko ditu, beteta, interesdunak (horiek webgunean topa daitezke). Aurrez aurre aurkez daitezke HAZ bulegoetan, baita internet bidez aurreko webgune horretan, edota posta arrunta baliatuz (Donibane kalea, 19. 20110 Pasaia).
