Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Memoriarako eskubidea" aldarrikatu dute

Jon Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi oroitzeko eguna izendatu zuten Irailaren 27a, Gudari Eguna. Gaur gogora ekarri dituzte, eta haiekin batera, Bixente Perurena Telletxea Peru, Pablo Gude Pego Antxon, Rafa Etxebeste Garmendia, Mikel Arrastia Agirre, Felix Bikuña Arostegi Arrantzale eta Egoitz Gurrutxaga Gogorza.

Gudsari Egunaren harira ekitaldia Oreretako Foru Plazan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/09/27

Jon Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi oroitzeko eguna izendatu zuten Irailaren 27a, Gudari Eguna. Gaur gogora ekarri dituzte, eta haiekin batera, Bixente Perurena Telletxea Peru, Pablo Gude Pego Antxon, Rafa Etxebeste Garmendia, Mikel Arrastia Agirre, Felix Bikuña Arostegi Arrantzale eta Egoitz Gurrutxaga Gogorza. Hamarnaka lagun bildu dira Sortuk deituta Foru Plazara.

Gudari Egunaren harira ekitaldia Oreretako Foru Plazan.

Pebetontzia, ikurrina, txalapartaren ttakuna, bertsoak, agurra, krabelin gorriak… eta aldarri bat: Memoria. Hala adierazi dute, “horrexek bildu gaitu gaur hona, memoriak”. 46 urte bete dira, Txiki eta Otaegi ETAko kideak, FRAPeko Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia Sanz frankismopean fusilatu zituztela, haiek izan ziren erregimen faxistaren azken exekutatuak. Gaurko oroitza ekitaldian, fusilatu bezperan Txikik Euskal Herriarentzat idatzitako mezuaren lerro bat ekarri dute gogora: “Orain, zuei dagokizue justizia egitea”.

Gaurko ekitaldian, 46 urte geroago, memoriarako eskubidea aldarrikatu dute, “eskubide hori ukatu nahi badigute ere kriminalizatuz”. Ezinbestekoa jo dute “gatazkaren izaera politikoa” aitortzea, “desitxuratzen eta ukatzen saiatzen badira ere. Frankismoan ezartzen zuten zapalkuntza nazional bera da gaur ezartzen dutena”, Jasandako mina bezala, eragindakoak ere aintzat hartzen dituztela esan dute, gainera, gaurko ekitaldian, “ez diegu ihes egiten gure ardurei, baina ez dugu onartzen eskuak zurituz ezker abertzaleari behin eta berriz autokritika eskatuz, gure iniziatiba politikoak gaitzetsi, eta baztertzea bilatzen dutenen azpikeria. Ez dezatela gatazkaren izaera politikoa eta aldebikoa ukatu, beren ardurak ezkutatu, ezkerreko independentismoa kriminalizatu, eta Euskal Herriari funtsezko eskubideak ukatzeko”.

Ezinbestekoa jo dute halaber, askapen nazionala eta soziala, “Euskal Errepublika, berdinen artekoa, diskriminaziorik gabea dugulako helburu; geuk erabakitzen duguna izan nahi dugulako”.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.