COVID-19aren bosgarren oldarraldia ia hutsean Oarsoaldean
Ostiraletik igandera Oarsoaldeko lau herrietan bi positibo bakarrik jaso dituzte osasun zerbitzuek Oarsoaldeko lau herrietan.
Ostiraletik igandera (hilaren 24tik 26ra) COVID-19agatik kutsatu direnen kopurua ia ezdeusa izan da: orotara, lau herrien artean, bi positibo jaso dituzte osasun zerbitzuek. Zehazki bi horiek Errenteria-Oreretan jaso dituzte, ostiralean. Gainerako hiru herrietan, zero kutsatu. Aurreko asteburuan (hilaren 17tik 19ra) hamabi izan ziren Oarsoaldeko positiboak.
Horregatik, tasek ere beheranzko bidearekin jarraitu dute. Lau herrietan 100.000 biztanleko tasa 100dik beherakoa da, eta Lezo (16ko tasa), Pasaia (29ko tasa) eta Errenteria-Orereta (59koa) eremu berdean daude; Oiartzungoa 77koa da.
Jarraian, asteburuko datuen taula:
- Errenteria-Orereta. Tasa: 59 (hilaren 19ko igandean 89koa zen tasa). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 2-0-0.
- Pasaia. Tasa: 29 (hilaren 19ko igandean 65koa zen tasa). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 0-0-0.
- Oiartzun. Tasa: 77 (hilaren 19ko igandean 135ekoa zen tasa). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 0-0-0.
- Lezo. Tasa: 16 (hilaren 19ko igandean 32koa zen tasa). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 0-0-0.