Eguneko zentroan izen ematea zabalik
Menpekotasun egoeran dauden pertsonek Lezoko Eguneko Zentroan izena eman dezakete. Astelehenetik ostiralera ematen du zerbitzua zentroak, 09:30etik 17:15era.

Menpekotasun egoeran dauden pertsonek Lezoko Eguneko Zentroan izena eman dezakete. Astelehenetik ostiralera ematen du zerbitzua zentroak, 09:30etik 17:15era. Erabiltzaileei gosaria edo merienda eta bazkaria eskaintzen diete kalitatea bermatuz, eta gainera, dieta bereziak prestatzeko aukera eskaintzen dute. Erabiltzaile guztiak, gutxienez, astean behin bainatzen dituzte langileek eta behar adina aldiz aldatzen dituzte.
Horrekin batera, hainbat jarduera eskaintzen dizkiete. Pertsona bakoitzaren gaitasunaren arabera, eskulan terapia egiten dute, puntua, pintura edota plastilina eta buruarentzat egoki den ariketa ere sustatzen dute, egunkaria irakurrita, idazketa eta puzzleekin besteak beste.
Ariketa fisikoari ere eskaintzen diote tartea eguneko zentroan, eta nahi duenak, errehabilitazioa funtzionalerako ariketak egingo ditu. Ezarritako geltokian jasoko ditu garraioz erbitzuak erabiltzaileak, eta eguna bukatzean aukera bera eskainiko diote.
Informazio gehiago Gizarte Zerbitzuetako sailean edo Eguneko Zentroaren 943 34 65 28 telefono zenbakira deituta eska daiteke.