Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Elektriken gehiegikeriari 'aski da' esango diote

Elektrikekin eta argindarraren fakturarekin kezka nabarmen gelditu da, gainera, udalbatzarrean. Asteartean egin zuten, eta gaiaren gaineko bi mozioa aztertu zituzten alderdi politikoek.

Elektrikei argindarraren prezioa jaisteko exijitzeko protesta egingo dute.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/09/30

Protestara deitu dute urriaren 6an, asteazkena. Haserre daude herritarrak, eta elektrikei aski dela esateko kalera deitu dute. Errenteria-Oreretan egingo dute bat protesta horrekin, eta Herriko plazan elkartuko dira 19:00etan. Antolatzaileek linternak eramateko eskatu diete parte hartzera hurbiltzen diren herritarrei. Jendea lehen lerroa jartzera deituko dute, eta argindarraren prezioa jaistera.

Elektrikekin eta argindarraren fakturarekin kezka nabarmen gelditu da, gainera, udalbatzarrean. Asteartean egin zuten, eta gaiaren gaineko bi mozioa aztertu zituzten alderdi politikoek. Bata, gobernu taldea osatzen duten EH Bildu koalizioak eta Elkarrekin Errenteria hautesle elkargoak adostuta aurkeztu zutena izan zen; bestea, EAJk horren aurrean aurkeztutako alternatiboa. Azkenean gobernu talde osatzen duten bi alderdiek aurkeztutakoak egin zuen aurrera.

Mozio horrek, elektriketatik deskonektatzera deitu zuen, eta elektriken “iruzurraren aurrean” burujabetza energetikoa aldarrikatu zuen. Espainiako Estatuko enpresa elektrikoak elektrizitatearekin egiten ari diren “iruzur larria” salatu du mozioak, eta energia subiranotasunaren aldeko apustua egiten du, bide horretan, urratsak egiteko konpromisoak hartuta. Espainiako estatuan ezarritako oligopolioa hausteko sistema justuak eraikitzeko publikotik eta elektrizitatea oinarrizko ondasun eta eskubide gisa errespetatzeko sistema propioen alde egin du, gainera. Energia berriztagarria sortzeko tokiko proiektuak sustatzea, herritarren parte hartzearekin da Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru aldundiari egindako eskaeretako bat.

Energia enpresa publiko bat sortzeko lege eta aurrekontu neurriak har ditzaten ere eskatu du mozioak, lehenbailehen, “energia subiranotasunerako bidea bultzatuz”. Laguntza publikoak bideratzeko beste neurrietako bat, edo daudenen kasuan, sendotzeko, “egoera ahulenean dauden kolektibo, familia eta etxeek pobrezia energetikoari aurre egiteko aukera izan dezaten”.

Halaber, mozioa babestu dutenek, bat egin dute, urriaren 6an eta 8an deituta dauden protestekin, eta parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Udaletxeko fatxada nagusiko argiak itzalita izango dituzte bi egun horietan 22:00etatik 22:30era.

Plenoan aipatu zituzten hainbat ideia, nabarmentzea merezi dutenak. Maite Gartziak, Elkarrekin Errenteriako bozeramaileak erabat kezkagarria eta larria den elektrizitatearen prezioaren eta izaten ari den ondorioen harira, egoeraren larriagotzeari buruz egindako hausnarketa, “neguarekin batera, okerrera egingo du egoerak”. Ez dirudi, baina bertan da.

Eñaut Gracia EH Bilduko ordezkariak esandakoak ere aipatzea merezi dute. Batetik, enpresa elektriko horietako arduradunak lotsagorritzeko moduko datuak eman zituen Graciak; zehatzak, argigarriak: “Oligopolio egoera dago, hiru elektrikak merkatuaren %85 hartuta dute une honetan, eta irabazi itzelak izan dituzte”. Datu horiek ere eman zituen. Hala, Iberdrolak iaz 3.610 milioi euroko irabaziak izan zituela; Endesak 1.3000 milioi —2019an baino zortzi aldiz irabazi gehiago—; eta Naturgyk 490 milioi euro. Irabazi ikaragarriak, herritarrak itotzen dituzten bitartean.

Aho bilorik gabe gaineratu zuen Graciak, oligopolio horrek “kartel” gisa funtzionatzen duela, eta euren gehiegikeriei aurre egiteko neurriak hartutakoan, “mehatxatu” egiten dutela.

Gaurko egoera ulertzeko, gainera, atzera begiratzea ezinbestekotzat jo zuen EH Bildukoak, “1997an pribatizazio prozesua abiatu zen, eta 25 urte geroago menpekotasun erabateko egoeran gaude”. Subiranotasuna edo dependentzia, hori gakoa Graziarentzat, “herri batek sektore estrategikoak ditu bere esku, edo gutxi batzuen interesen alde jokatzen dute. Gonzalez, Aznar eta Zapateroren hamar ministrotik hiruk elektriken administrazio kontseiluetan bukatu dute edo bertatik pasa dira. Zain zaharraren usainak, honakoak. Merkeegi saltzen ari dira guztiona zena, gutxi batzuen eskutan jartzeko, eta baten batzuk erosi, betikoak aberastu daitezen”.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.