Lezo, inoiz baino berdeago: koronabirusaren tasa 0,00koa da
Azken 14 egunetako intzidentzia tasa metatua 0koa da gaur-gaurkoz. Birusaren egoera epidemiologikoak ezin du hobera egin.
PCR positibo bat bera ere ez dute hauteman lezoarren artean azken egunotan. Lezoko azken 14 egunetako 100.000 biztanleko intzidentzia tasa metatua zifrarik baxuenean jarri da: 0,00n.
Kasu positibo bat bera ere ez dute hauteman lezoarren artean azken egunotan, eta ondorioz, birusaren hedapenaren egoerarik baikorrenean da udalerria gaur egun, berde-berde.
