Urte eta erdi itxita egon ondoren, bihar berrirekiko dituzte jubilatuen etxeak
2020ko martxoan itxiarazi zituen Pasaiako Udalak udalerriko lau jubilatuen egoitzak. Bihartik aurrera ateak zabalduko dituzte berriro.
2020ko martxoaren 12an iragarri zuen Pasaiako Udalak, orduko egoera epidemiologikoagatik, udalerriko lau jubilatuen elkarteak itxiaraziko zituela. Ordutik urte eta erdi baino gehiago igaro den honetan, alkateak iragarri berri du etxeek ateak ireki ahal izango dituztela berriro bihar.
Urria hastearekin batera elkartu ahal izango dira berriro jubilatuak euren ohiko egoitzetan. Eusko Jaurlaritzaren gomendioei jarraiki, segurua da Pasaiako lokal horiek berriro zabaltzea -indarrean dauden arauekin, betiere, musukoaren erabilera, kasu-; izan ere, 30eko tasarekin, eremu berdean baita udalerria gaur-gaurkoz.