Irratian parte hartzeko deia egin du Zintzilikek
Une honetan denboraldi berriko programazioa prestatzen ari da, eta horren harira, irratian parte hartzeko deia egin die norbanako eta kolektiboei.

Zitzilik Irratiak 37 urte emititzen beteko ditu udazken honetan. Une honetan denboraldi berriko programazioa prestatzen ari da, eta horren harira, irratian parte hartzeko deia egin die norbanako eta kolektiboei. Askotarikoa izan daiteke parte hartze hori: saio bat eginez, une zehatz bateko irrati lanak egiten, irratiari laguntzeko lan ezberdinak eginez…
Horren gaineko informazioa emateko, bilera egingo dute hilaren 9an 11:00etan irratiaren egoitzan, Herrerian (Tomas Lopez kalean). Proposamenak, kezkak, zalantzak partekatuko dituzte juntadizo horretan.
Irrati librea da Zintzilik, autogestio eta asanbladatan oinarritua, eta saio kritiko edo ez komertzialak zabaltzen ditu bere uhinetatik. Interesa izan eta bilerara bertaratu ezin dutenek, posta elektronikoaren bidez harremanetan jarri edota sare sozialetan bilatu dezakete .