Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Guraso Eskolak tresnak jarriko ditu familien eskura aurten ere

Guraso Eskola martxan jarri du Errenteriako Udalak beste behin ere. Helburu behinena, 2 eta 16 urte arteko haurren familien eskura tresnak jartzea du, seme-alaben heziketan bidelagun izanik, betiere, haien beharretatik abiatuta.

Itziar Ostolaza eta Sandra Muñoz.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/10/01

Guraso Eskola martxan jarri du Errenteriako Udalak beste behin ere. Helburu behinena, 2 eta 16 urte arteko haurren familien eskura tresnak jartzea du, seme-alaben heziketan bidelagun izanik, betiere, haien beharretatik abiatuta.

Herriko familien topaguneen garrantzia nabarmendu du Guraso Eskola aurkezteko agerraldian Itziar Ostolaza Hezkuntza zinegotziak, “herri hezitzaile baten logikaren barruan elkarrekin aritzea, gurasotasunaren bidea oparoagoa egingo duelako. Gainera kontziente gara, eta testuinguru honetan bereziki, haur eta nerabeak bizitzen ari diren errealitatea gogorra izan dela eta izaten ari dela. Bide horretan, heldu erreferenteon papera oso garrantzitsua da kudeaketa horretan guztian. Doako zerbitzu honek laguntza eskaintzen du bide horretan”.

Guraso Eskolak hiru zerbitzu eskainiko ditu ikasturte honetan, familiek dituzten nahi eta beharrei ahalik eta malgutasun handienarekin erantzuteko. Guraso taldeak izango dira horietako bat, saio monografikoak dira bestea, eta bakarkako arreta zerbitzua hirugarrena.

Monografikoetan izenak ongi adierazten duen moduan, saio tematikoak landuko ditu eskolak, eta online edo modu presentzialean jarraitzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Guztira hiru saio egingo dituzte aurten HH eta LHko haurren gurasoentzat, eta DBHko gurasoentzat. Haur/ Nerabeen frustrazioa kudeatzen ikastea egingo dute urrian; emozioen kudeaketa, azaroan; eta autokontrola garatzeko baliabideak, urtarrilean egingo dute.

Monografikoetan izena emateko, galdetegia bete behar da.

Guraso Taldeak hiru izango dira eta urria eta otsaila artean egingo dituzte saioak: HH Guraso taldea  asteazkenetan bilduko da 15:00etan Merkatuzarren; LH guraso taldea, astearteetan 15:00etan; eta DBHko Guraso taldea, ostegunetan 15:00etan Merkatuzarren. Guraso taldeetan izena emateko, 688 72 42 33 telefono zenbakira deitu edo posta elektronikora idatzi behar dute.

Bakarkako arreta zerbitzuari dagokionean, astearteetan goizez arituko da, 09:00etatik 12:00etara, eta ostegunetan arratsaldez 15:00etatik 16:00etara 688 72 42 33 telefono zenbakian edo posta elektronikora idatzita. Norberak izan ditzakeen zalantzak argitzeko bidea izango da.

Izena emateko epea irekita egongo da saio bakoitzaren aurreko egunera arte, eta ikastetxeetan bertan zein online egin daiteke. Informazio gehiago eskuratzeko ikastetxean edo guraso elkartean galde dezakete gurasoek.

Sandra Muñoz Muxar Kabineteko psikologikoaren ordezkariak, aurreko urtean oso atipikoa izanagatik jendeak oso ondo erangtzun zuela nabarmendu du, “ez genekien zein erantzun jasoko zuen zerbitzuak, baina kopuruak mantendu egin dira. Gorakada ere izan du zerbitzuak”. Ostolazak, nabarmendu du gainera, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza taldeetan parte hartzea handiagoa dela DBHkoekin alderatuta. Hala ere, konfinamenduaren ikasturtean gora egin zuten nerabeen gurasoen deiak zerbitzura”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.