
Kea sumatuta, jende dezente hurbildu da gertatzen zena ikustera.

Pasa den udako ikasturteko laguntzak eskatzeko hilaren 15era arte izango da epea. Aurtengorako laguntzak, berriz, hilaren 29ra arte eska daitezke.

Oiartzun ibaira zuzenean botatzen den isuriaren afera konpontzeko Lezoko eta Errenteriako udalei elkarlanean aritzeko eskatu bazien ere, ez dela halakorik gertatu salatu du Eguzki talde ekologistak.

Tarifen prezioan murrizketa eskatzeko irizpideak aldatu berri ditu udalak. Azaroaren 10era arte aurkez daitezke eskaerak, udaletxeko harreran.

Guraso Eskola martxan jarri du Errenteriako Udalak beste behin ere. Helburu behinena, 2 eta 16 urte arteko haurren familien eskura tresnak jartzea du, seme-alaben heziketan bidelagun izanik, betiere, haien beharretatik abiatuta.

Arraztalok 11 urte daramatza gaixotasun psikikoren bat dutenekin lurra goldatzen. Barazki ekologikoak banatzen dituzte astero. Zerbitzu berri bat abiarazi dute.

Neska Gazteen Topagunea antolatu du biharko Zirika neska gazte taldeak. Baterajotzerako motorrak berotzen hastea da helburua, baita herriko nesken arteko sareak eta konplizitateak jostea ere.

Barruti bakoitzean bilera bana egin du EH Bilduk aparkatzeko sistemari buruz hausnarketa egiteko. Oinezkoak lehentasun, hainbat proposamen egingo dizkiote ordenantza berriari.

HemenGuk dinamikaren bigarren azoka egingo dute bihar goizean, Done Eztebe plazan. Elikagaien hamalau ekoizle elkartuko dira bertan.

Kakorratz lantegi komunitarioa antolatu du Adinkidek eta izen ematea irekita dago. Helburua adinekoek beraien inguruan dituzten auzo-sareak suspertzea da.

Lau barrutietan eskaintzen ditu antzerki klaseak Badia Eskolak eta haur eta nerabeei zuzendutako saioetan matrikulatzeko aukera jada zabalik dago.

Hurrengo astelehenetik aurrera itxita egongo da Nafarroa etorbideko 5. zenbakiaren parean dagoen autobus parada, konponketa lanak egingo ditu udalak.

Astelehenetik ostegunera bina kutsatu jaso dituzte Oiartzunen eta Pasaian; Lezon eta Errenteria-Oreretan, zero. Lezoko tasa zerokoa da.

Ur saneamenduaren aurreproiektua diseinatu du Foru Aldundiak eta hau aurkezteko saio bat egingo dute urriaren 14an. Ondoren, azaroaren 11 arte, planaren erakusketa irekiko du udalak herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz.

Eskola Kiroleko piraguismoko ur lasaietako lehen txapelketa egingo da bihar Irunen eta bertan lehiatuko dira Pasaia Kayakeko kimu eta infantil mailakoak.

Hurrengo asteartean hasiko da Adinkidek antolatutako antzerki-dantza tailerra eta parte hartzaileen bila dabiltza. Adinekoen auzo-sareak ehuntzea dute helburu.

Gezi Beltzak izeneko sormenezko idazketa tailerra abiaraziko du Ehuntzek. Oier Guillanek koordinatuko du, idazle gonbidatuekin. Idazterakoan mirak zabaltzeko tresnak ematea da helburua.

Bi diru laguntza onartu dituztela jakinarazi du aldundiak: Kenkariback deiturikoa, TicketBAI sistema berria ezarritakoan hobari fiskala unean jasotzeko, eta, beste bat, merkataritzaren eta ostalaritzaren susperraldia bultzatzeko.