Badia Eskolaren haur eta gazteentzako antzerki klaseetan izena eman daiteke

Lau barrutietan eskaintzen ditu antzerki klaseak Badia Eskolak eta haur eta nerabeei zuzendutako saioetan matrikulatzeko aukera jada zabalik dago.

Badia Eskolak haur eta gazteentzako antzerki klaseetan izena emateko kanpaina abiatu du. Sei adin-tarteetan banatu dituzte taldeak eta astelehenetik ostegunera eskainiko dira saioak, arratsaldetan eta lau barrutietan.

Antzerki eskolaren orrialdean egin daiteke matrikula eta prezioa 90 eurokoa da, 10 euroko bederatzi kuotetan zatitu daitekeena.

Informazio gehiago eskuratzeko mezu elektroniko bat bidali edo telefono honetara deitu daiteke: 667 400 641.

Ordutegia:

Adina Ordua San Pedro    San Juan    Trintxerpe Antxo
6-7 17:15-18:15 Astelehena Astelehena Asteartea Asteartea
8-9 18:30-19:30 Astelehena Astelehena Asteartea Asteartea
10-11 17:15-18:15 Asteazkena Asteazkena Osteguna Osteguna
12-13 18:30-1930 Asteazkena Asteazkena Osteguna Osteguna
14-15 19:45-21:00 Astelehena Astelehena Asteartea Asteartea
16+ 19:45-21:00 Osteguna Asteazkena Osteguna Osteguna

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.