Sua piztu da Iztietako edukiontzi batean

Kea sumatuta, jende dezente hurbildu da gertatzen zena ikustera.

Edukiontzia sutan.

Sua piztu da Iztieta pasealekuko edukiontzi batean. Lekukoek HITZAri jakinarazi diotenez, pertsona batek zigarrokina bota du paperaren edukiontziaren barruan eta sua piztu da berehala. Udaltzaingoa berehala bertaratu da, ingurua hesitu eta su itzalgailua erabili badute ere, ez dute lortu itzaltzea. Suhiltzaileak etorri eta berehala hartu dute kontrolpean sua.

Kea sumatuta, jende dezente hurbildu da gertatzen zena ikustera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.