Aste osoan, COVID-19agatik lau kutsatu Oarsoaldean
Astelehenetik ostegunera bina kutsatu jaso dituzte Oiartzunen eta Pasaian; Lezon eta Errenteria-Oreretan, zero. Lezoko tasa zerokoa da.
Koronabirusaren eragina Oarsoaldean hutsera hurbiltzen ari da. Aste honetako (astelehenetik ostegunera) datuek diote eskualdeko lau herrietan lau kutsatu izan direla soilik, bina Pasaian eta Oiartzunen. Horregatik, eta aurreko egunetako datuengatik, tasak zeharo egin dute beherantz. Joan den astean (hilaren 20tik 23ra) zortzi izan ziren eskualdean jasotako positiboak.
Datu adierazgarria: Lezon hamabost egun jarraian daramate kutsaturik gabe, beraz, azken 14 egunetako 100.000 biztanleko tasa zerokoa da.
Jarraian, astelehenetik ostegunera COVID-19aren datuek Oarsoaldean izan duten bilakaera, atzo Osasun Sailak jasota zituen datuen araberakoa:
- Errenteria-Orereta. Tasa: 42 (joan den asteko ostegunean 72koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 0-0-0-0.
- Pasaia. Tasa: 23 (joan den asteko ostegunean 41ekoa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 0-2-0-0.
- Oiartzun. Tasa: 48 (joan den asteko ostegunean 106koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 1-1-0-0.
- Lezo. Tasa: 40 (joan den asteko ostegunean 16koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 0-0-0-0.