Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Martxan da VIII. OrriBakaR lehiaketa

Orri bakarreko sorkuntza literario lanak azaroaren 19ra arte aurkez daitezke. Sarien banaketa abenduaren 10ean egingo dute, Andreonen.

2019ko sari emate ekitaldikoa da ondoko argazkia. 2020an ezin izan zen egin.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/10/01

Andreone Udal Liburutegiak martxan du 2021eko OrriBakaR literatur lehiaketa. Zortzigarren ekitaldia du aurtengoa Azaroaren 19ra arte aurkez ditzakete lanak partaideek, baldintza orokor batekin orri bakarrekoak behar dute izan lanek. Liburutegian eman behar dira lan horiek.

Aurreko urteetan bezala, adinaren araberako bost maila daude:

  • A maila: 6-7 urtekoena.
  • B maila: 8-9 urtekoena.
  • D maila: 10-11 urtekoena.
  • E maila: 12-13 urtekoena.
  • F maila: 14-15 urtekoena.

Lanek euskarazkoak izan behar dute, eta edozein genero literario izango da onartua: bertsoguntza, olerkigintza, ipuingintza, kazetaritza, komikigintza… Gaia librea da, eta argitaragabeak izan behar dute sormenek. Partaideak Lezoko biztanle, edo udal liburutegiko bazkide izatea derrigorrezkoa da.

Lanak entregatzeko, gai hauek hartu behar dituzte kontuan partaideek: orriaren goiko aldean izenburua idatziko da. Lan bakoitzeko gutunazal itxi bat aurkeztuko da; gutunazalaren kanpoko aldean lanaren izenburua eta egilearen adina, eta barruko aldean: helbidea, eta telefonoa eta izen-abizenak. Lana kanpoan joango da, eta gutunazala lanari grapaz josita. Ikastetxearen izena dakarren lanik ez da onartuko.

Sari banaketa abenduaren 10ean egingo dute, 19:00etan eta liburutegian bertan (iaz ezin izan zen egin sari banaketa ekitaldia). Hala, antolatzaileek izendatu duten epaimahaiko kideek erabaki behar dute maila bakoitzeko zein bi lani eman saria. Beraz, orotara, hamar sari banatuko dituzte (bi mailako): liburuak erosteko 100 euroko baleak dira sariak. Gerta liteke, ordea, epaimahaiak sariren bat eman gabe uztea aurkeztutako lanek behar adinako maila ez izateagatik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.