[Galeria] HemenGuk, eta onak
Oiartzungo hamalau ekoizlek egiten dutenaren berri eman dute HemenGuk azokaren bigarren ekitaldian. Salmentarako goiz atsegina izan da.
HemenGuk dinamikaren bigarren azoka jaso du Oiartzungo Kontsejupeak gaur goizean. 10:00etatik 14:00etara da zabalik Oiartzungo hamalau ekoizlek egiten dutena ikusteko, eta batez ere erosteko prestatutako azoka. Oiartzunen sortzen den elikagai aniztasuna ezagutarazteaz gain, ekoizleen eta bezeroen arteko zuzeneko harremana eta elkar ezagutza bultzatzea izango da azokaren helburua.
Azoka zabaldu berritan izan da HITZA han. Hasiera-hasieratik, jende mugimendua izan da bertan. Eguerdian askoz nabariagoa izan da erosleen presentzia, eta ekoizleak pozik: salmentarako egun aproposa izan da, goiz gozoak kalera ateratzeko gonbita egin baitie herritarrei.
Ondokoak dira gaurkoan Kontsejupean bildu diren ekoizleak:
- Aldako (txakolina).
- Arabolaza (eztigintza).
- Arraztalo (barazkiak).
- Elika (barazkiak).
- Gezamina elkartea (ogia eta sagardoa).
- Larremotx (gazta).
- Lekungarai (gazta).
- Momotegi (ahatekiak).
- Mucha kombucha (konbucha).
- Ogiaren maitaleak elkartea (ogia).
- Pagoa (garagardoa).
- Papurrak (ogia eta goxoak).
- Txikierdi (arrautza ekologikoak).
- Zituene (pasta).
Jarraian, azokaren lehen orduan HITZAk jaso dituen irudiak: