Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Bizitza duinen aldeko aldarria kalean da berriro

Udako oporraldiaren ondotik, berrartu dute kaleetako aldarrikapen dinamika Errenteria-Oreretako jubilatu eta pentsiodunek.

Duintasuna elkarrerataratzea urria. Duintasunaren elkarretaratzea gaur.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/10/04

Udako oporraldiaren ondotik, berrartu dute kaleetako aldarrikapen dinamika Errenteria-Oreretako jubilatu eta pentsiodunek. Hileko lehen asteleheneko elkarretaratzeak oporretan izan badira ere, beraien aldarriak ez du etenik izan, eta hitzaldiak ere antolatu dituzte tartean.

Gaur, baina, berriro kalera itzuli dira,. Hori da euren bozgorailua, bizitza duinen aldeko aldarria egiteko eremuetako bat. 11:00etan bildu dira hamarnaka pentsiodun Herriko Plazara eta bertan orain gutxi egin duten Bruselarako martxan egindako eskaerak ekarri dituzte gogora. Zazpi dira guztira.  Europar Batasunaren oinarrizko eskubide gisa blindatzea euren belaunaldiari eta etorkizunekoen pentsio publikoak, bidezkoak eta nahikoak; bermatzea bizi baldintza duinak eta autonomoak lortzeko bitartekoa. Pentsio publikoen sistema eta pentsio duinak bermatzea, eta helburu hori Europako funtsen banaketan lehenestea. Beste eskaera bat, Europako Gutun Sozialaren exijentzia indartzea, pentsio eta soldata minimoetan herrialde bakoitzaren batez besteko soldataren &60 bermatzeko, eta pentsioen errebalorizazio automatikoa bermatzeko, gutxienez benetako KPIaren arabera. Diru sarrera horien finantzaketa eta zerbitzu soziosanitarioen eta mendekotasuna artatzeko kalitatezko arreta emateko zerbitzuen unibertsaltasuna bermatzea.

Halaber, Europako funtsak sortzea, arestian aipatutako helburu horiek lortzeari lehentasuna ematea eskatu dute, eta PEPPak —Pan-European Personal Pension Product— sustatzen dituen araua indargabetzea.

Azken eskaera zerga ordainketa saihestea eta zerga paradisuekin amaitzeko neurri eraginkorrak har ditzaten izan da, “kreditua eta aurrezpena sozializatzea, finantza erakunde publikoen garapena sustatuz”.

Gaurko elkarretaratzean, bolo-bolo dabilen beste gai bati egin diote tartea pentsiodunek; izan ere, gizarte osoari eragiten dion kontua bada, diru sarrera baxuenak dituztenei eragiten die gogorren: argindarraren prezioa.

Batzarra amaituta, ohi bezala, manifestazioa egin dute pentsio publiko eta duinak bermatzeko exijitzeko. Bidea argi dute, “borrokatzea da” eta horretan jarraitzeko borondate irmoarekin itzuli dira kalera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.