Kopako hirugarren eta azkeneko proba jokatu dute asteburuan. Oiartzuarra bigarren izan da proba horretan, goraino iritsita, eta puntuak batuta, hirugarren postua lortu du.
Udako oporraldiaren ondotik, berrartu dute kaleetako aldarrikapen dinamika Errenteria-Oreretako jubilatu eta pentsiodunek.
Ziriks Neska Gazteen Taldeak antolatuta, neska gazteen topagunea egin zuten larunbatean Errenteria-Oreretan. 20 bat lagun elkartu ziren.
Beheko Plazan jokatu dute txapelketako finalerdietako bat. Gipuzkoarrak modua argian nagusitu dira Senpereko taldeari, 11-1 irabazita.
Garapen teknologiaren gaineko jardunaldia antolatu dute hilaren 15ean. Helburua, digitalizazioak demokrazian, lan munduan, hezkuntzan eta humanitatean izan dezakeen eraginari buruz hausnartzea da antolatzaileek azaldu dutenez.
Hilabete honetan jarriko ditu martxan udalak Familia Gunea, Familia Jolasean eta Kuadrillategi programak. Programa bakoitza adin tarte ezberdinei begirakoa da, eta orotara, 0 eta 16 urte arteko eskaintza zabala betetzen du.
Beraun auzoko San Marko kalean, 11 eta 17 zenbakien artean egingo dituzte lanak. Errenteriarako sarrera noranzkoa moztuta egongo da eta Galtzarabordatik egin beharko da.
Asteburuan partidak izan dituzten Lezoko kirol taldeetatik lauk lortu dituzte garaipenak, hiruk berdinketak, eta beste hainbestek galdu dute.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen erronka bosgarren astean sartu berri da. Aste honetako hitza 'bazterrin' izango dela jakinarazi dute.
Herriko bi taldeek garaipenarekin hasi dute 2021-2022 denboraldia. Futbol taldeen artetik, talde bakarrak lortu du punturen bat urratzea.
Oihulari Klown taldeko Virginia Imazek emango du tailerra Antxoko elkartean, hiru saiotan; sormena ahalduntze estrategia gisa baliatuko dute.