Gipuzkoako taldea, bote luzeko txapelketako finalera

Beheko Plazan jokatu dute txapelketako finalerdietako bat. Gipuzkoarrak modua argian nagusitu dira Senpereko taldeari, 11-1 irabazita.

bote luzea finalerdia Larunbateko partidako irudia.

Euskal Herriko VI. Bote Luzeko Txapelketako finalerdietako bat jokatu zuten pasa den larunbatean, Oiartzungo Beheko Plazan. Gipuzkoa eta Iparralde-2 taldea —senpertarrez osatutakoa— aurrez aurre aritu ziren.

Gipuzkoarren taldea modu argian nagusitu zen norgehiagokan, 11-1 irabazita. Selekzioko kide da Iñigo Ugalde oiartzuarra.

Eguraldia lagun, datorren asteburuan jokatuko da finala.

Partidaren argazki galeria ikusteko, egin klik hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.