Areto futboleko taldeek modu onean hasi dute liga

Herriko bi taldeek garaipenarekin hasi dute 2021-2022 denboraldia. Futbol taldeen artetik, talde bakarrak lortu du punturen bat urratzea.

Areto futboleko taldeek modu onean hasi dute liga. Duela bi aste Gipuzkoako Kopatik kanpo geratu ziren bi taldeak, eta kontsolagarri izan daiteke liga garaipenekin hastea.

Gipuzkoako Lehen Mailan, Oiartzunek erosotasunez menperatu zuen Errotaburu, Elorsoron. Miren Tabernak —Bigarren Mailan ari dira— estutasun gehiago izan zituen Getarian irabazteko. Hala ere, garaipena etxera.

Saskibaloian, berriz, nesken taldeak ere modu onean hasi dute denboraldia, etxean irabazita. Mutilek ez zuten zorte bera izan.

Futbolean, nesken hirugarren taldeak salbatu du asteburua, beraiek izan baitira garaipena eskuratu duten bakarrak. Mutilen talde nagusiak eskura izan zuen garaipena, baina ordubete jokalari bat gutxiagorekin jokatu behar izan zuten. Oiartzuarrak aurreratu ziren, baina bigarren zatian arrasatearrek buelta eman zioten markagailuari.

Nesken kasuan, erraztasun gehiegi eman zizkieten Gasteizko Aurrerako jokalariei. Markagailua txukuntzeko aukerak eduki arren, oiartzuarrek ezin izan zuten golik sartu.

FUTBOLA

Emakumeen Lehen Nazional Maila

  • Aurrera — Oiartzun: 3-0.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Mondragon – Oiartzun: 2-1.

Emakumeen Ohorezko Erregional Maila

  • Oiartzunek atsedena izan du asteburu honetan.

Gizonen Gorengo Maila

  • Oiartzun — Santo Tomas Lizeoa: 1-7.

Emakumeen Gorengo Maila

  • Oiartzun — Dunboa Eguzki: 1-0.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzun KE — Bar Cachon Errotaburu: 6-3.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Getariako Keta — Miren Taberna: 3-4.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Oiartzungo Saskilagunak — Erroibide: 55-61.

Emakumeen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Oiartzungo Saskilagunak — Ostadar B: 49-34.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.