Denetik Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzetan

Asteburuan partidak izan dituzten Lezoko kirol taldeetatik lauk lortu dituzte garaipenak, hiruk berdinketak, eta beste hainbestek galdu dute.

Munttarpeko senior neskek galduz hasi dute sasoia.

Lezoko hamar kirol taldek izan dituzte dagozkien ligetako partidak asteburuan. Denetik egin dute. Zenbaki orokorrak begiratuz, lau taldek irabazi egin dituzten euren lehiak, eta hiruna izan dira partidak berdindu eta galdu dituztenak. Baleko jardunaldia izan da, beraz.

Jarraian, aurretik traza loditan esandakoak xehetasunez ikusteko aukera. Lezoko kirol taldeen emaitzen taula da:

FUTBOLA

Gizonen Erregional Ohorezko Maila

  • Allerru-Elgoibar 2-3

Emakumeen Gorengo Maila

  • Orereta Kafea-Allerru 0-4

Gizonen Gazteen Lehen Maila

  • Oiartzun B-Allerru 2-2

Neska kadeteak

  • Oiartzun A-Allerru 3-1

Mutil kadeteak

  • Allerru-Touring B 6-0

ESKUBALOIA

Emakumeen Gipuzkoako Liga

  • Munttarpe-Mirotza Orio Eskubaloia 24-26

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Bergara-Munttarpe 30-31

Neska kadeteak

  • Ibaiondo Legazpi-Munttarpe 17-24

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Mondrate-Gaintxu 1-1

Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila

  • Jaixki-DAD AF 5-5

SASKIBALOIA

  • Kurkubiren Junior Nesken taldean hilaren 17ko asteburuan hasiko du liga.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.