Oiartzuart, gazteen sormena puri-purian dagoela erakusteko
Herriko zortzi sortzaile gaztek emanaldia eskainiko dute hilaren 16an. Lau bikotetan banatuta eskainiko dute emanaldia. Sarrerak txokolategian daude salgai.
Hilaren 16an, larunbata, herriko zortzi artista gaztek emanaldia eskainiko dute udaletxeko pleno aretoan. 20:00etan hasiko da emanaldia. Zortzi sortzaile horiek lau bikotetan banatuko dira, Oiartzuart izeneko emanaldia sortzeko.
Honakoak izango dira taulara igoko diren bikoteak, eta jorratuko duten alor artistikoa.
- Malen Elizasu eta Xabier Belaunzaran. Musika poetikoa.
- Udane Eskudero eta Alaia Belaunzaran. Musika eta dantza.
- Karen Muñoz eta Alain Mendizabal. Antzerki poetikoa.
- Luix Mitxelena eta Lohizune Telletxea. Antzerkia.
Oiartzuart emanaldia ikusteko sarrerak salgai daude, Mendiburu kaleko txokolategian. Txartel bakoitzak bost euroko prezioa izango duela jakinarazi dute antolatzaileek.