Lehia abiatzeko prest zortzigarrenez
Egunean Behin lehiaketaren zaleek berehala izango dute Errenteria-Oreretako Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak sustatutako 700+ Euskaraz taldean lehiatzeko aukera.
Egunean Behin lehiaketaren zaleek berehala izango dute Errenteria-Oreretako Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak sustatutako 700+ Euskaraz taldean lehiatzeko aukera. Astelehenean, hilak 11, jarriko du abian euskara elkarteak zortzigarren denboraldia, eta 800 herritarretik gora arituko da bertan jakinduria erakutsi eta saria poltsikoratzeko asmoz.
Ohi bezala, egunero hamar galderei erantzun beharko diete parte hartzaileek, eta astero bi irabazle izango dira, bata puntu gehien lortzen dituena, eta bestea, zozketa bidez erabakiko dena.
Lehen asteko irabazleek, Lapurdiko pizza bana etxeratuko dute.
Taldean sartzeko, Egunean Behin aplikazioa jaitsi behar da eskuko telefonoan, eta taldearen kodea sartu: C3737B.
Azkarrenak irabaz beza!