Haurrekin harremana duten helduen euskara nola aktibatu aztertuko dute
Gaur arratsaldean egingo dute bilera, proposamenak jasotzeko. Bigarrena izango da, orain dela bi aste lehen aldiz bildu ondoren.
Haurrekin harremana duten guraso, hezitzaile, zaintzaile zein bestelako senideei zuzendutako bilera antolatu dute gaur arratsalderako. 17:00etan izango da, Manuel Lekuona bibliotekan.
Helduen hizkuntza-praktiketan eragin nahi dute, batez ere haurrekin daudenean. Gaurko bilera proposamenak jasotzeko izango da.
Oiartzunen Euskaraldia dinamizatzen duen taldeak antolatu du gaurko bilera.