Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Lezoko PSE-EE: "Aurrekontuek lezoarren ongizatean eragiten jarraitzeko balioko dute"

2022ko aurrekontuak onartu direlako gustura dago Lezoko PSE-EE. Gobernu taldearen egonkortasuna bermatzen dutela adierazi du Joxean Sanchez eledunak.

Jose Angel Sanchez Jose Angel Sanchez (PSE-EE).
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/10/07

Lezoko PSE-EE gustura dago joan den asteko udalbatzarrean onartutako aurrekontuekin, 2022koekin alegia. “Lezoarren ongizatean eragiten jarraitzeko balioko dute”, azaldu du sozialisten eledun Joxean Sanchezek. Gizarte gaietan eta zerbitzu publikoetan egingo diren inbertsioak nabarmendu ditu, eta etorkizunera begirakoak ere baloratu ditu. Gainera, aurrekontuak onartzeak agintaldia bukatu artean “egonkortasun politikoa” ziurtatuko dutela adierazi du. 9,3 milioi euroko aurrekontua izan zen irailaren 30eko udalbatzarrean onartutakoa, 2021koa baino 500.000 euro gehiagokoa.

Udal kontuen hazkundea izanda ere, horrek lezoarren ekonomian eraginik ez duela izango adierazi du Sanchezek, zehaztu baitu zazpigarren urtez jarraian udal zerga eta tasek ez dutela igoerarik izango: “Hori horrela izatea gobernu talde honen kudeaketa serio eta arduratsuaren emaitza da”. Kudeaketa errealistatzat du haiek egiten dutena, “horregatik aurrekontuaren igoera orekatu eta iraunkorra lortu dugu”. Datu bat mean du: udalaren zorra 2022an zero eurokoa izango da. “2015etik kudeaketa bikaina egiten ari gara. Aurretik zor nabarmena zuen udalak, aurreko gobernu taldeen kudeaketa txarraren ondorioz”.

Xehetasunetan sartuz, 2022an inbertsio errealen zenbatekoa %35 hazi dela adierazi du sozialistak, 588.000 euroraino iritsiz. Horren barruan, gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonentzat sortuko den eguneko arreta zerbitzua nabarmendu du.

Aldi berean, 2021eko aurrekontuaren soberakina 2022an baliatzeko aukera izango dela esan du PSE-EEko kideak, eta hori herriko auzoetan egin beharreko lanetara bideratuko dela zehaztu du, tartean, kiroldegian egin beharreko lanetara.

Lezoko PSE-EEk udalean dituen arduren alorrean egin beharreko batzuk aipatu ditu Sanchezek. Atal horretan, Altamirako parkea birgaitzeko lanak, lorezaintza plana egitea, edo herriko merkataritza sustatzeko plana egitea nabarmendu ditu.

Erlazionatutako edukia9,3 milioi euroko aurrekontua izango du Lezok 2022an
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Errenteriak eta Hernanik elkarlana eta «jarduteko modu berriak» eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ehunka lagunek protesta egin dute Donostian, erosketa orgak eskuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Biriketako transplante baten zain dagoen Donostiako bizilagun bat, etxetik egotzia izateko zorian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.