Oiartzuerazko hitzekin hiztegia osatu nahi du Ttur-tturrek
Herriko elkarte eta taberna batzuetan kutxak jarriko dituzte, oiartzuarrek beren proposamenak bidera ditzaten. Sare sozialen bidez ere egin daiteke.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak oiartzuerazko hiztegia du, Oiartzuarren Baitan proiektuaren barruan. Hala ere, hitz zerrenda zein bere esanahiena elikatzen jarraitu nahi dute.
Horretarako, herriko elkarte zein taberna batzuetan kutxak jarriko dituzte, oiartzuarrek bere proposamenak sar ditzaten. Hitz zahar eta bereziak dira bilatzen ari direnak, gehienbat.
Facebook edota Instagramen bidez ere jasoko dituzte proposamen horiek. Orain arte bildutako sarrerak ikus daitezke proiektuaren webgunean.