AHTaren ibilbideko lurren desjabetzea atzeratu da
Laugarren desjabetze eguna izan da gaurkoa. Oarsoaldeko AHT Gelditu! plataformaren ustez, trenaren kontrako borroka aktibatu da.
Oarsoaldeko AHT Gelditu! plataformak jakinarazi duenez, gaur izan da AHTaren ibilbidea pasatuko den lurrak desjabetzeko laugarren eguna. Irun eta Astigarraga arteko zatiari dagozkio lur desjabetze horiek.
Plataformak deituta, atzo elkarretaratzea egin zuten Oiartzungo plazan. Adierazi zutenez, bertako udalak bertan behera utzi zituen egin beharreko tramitazioak.
“Oarsoko AHT Gelditu!-k modu positiboan baloratzen dugu Oiartzungo Udalaren erabakia. Egun hauetan herrietan egin diren oposizio ekintzek AHTren aurkako borroka aktibatzen lagundu dutela uste dugu”.
Batzarrerako deia
Aurrera begira, bi zita jarri dituzte. Alde batetik, hilaren 21ean —astelehena— eskualdeko batzarra deitu AHT Gelditu!-k. Errenteria-Oreretako Mikelazulo elkartean izango da, 19:00etan hasita.
Hilaren 31n, berriz, martxa bat egingo dute, Martutene eta Errenteria-Orereta artean, Martutenetik pasatuta. Merkantzia trenen trazaketa ezagutuko dute, baita izango dituen eraginak ere. “Txikizioa eta xahuketa” bukatzeko eskatu dute.