Beraunen entzungo dira txistu doinuak
Hutsik egin gabe jarraitzen du dianak eskaintzen udal txistulari taldeak.
Igandero hutsik egin gabe egiten dute diana txistulariek. Hutsik egin gabe jarraitzen du dianak eskaintzen udal txistulari taldeak. Oraingoan, Beraunera eramango dute bazterrak alaitzeko musika, 09:00etatik 10:00etara, iganderoko dianetan bezala. Honakoan Aitak eta Amak eta Alegia zortzikoak joko dituzte, biak ala biak, Jose Ignacio Ansorena Minerrenak.
Herriko Plazan amaituko dute ibilbidea.
